La Cumbre jauregia

La Cumbre jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W / 43.31°N 1.99°W / 43.31; -1.99
Map
Arkitektura

La Cumbre jauregia Gipuzkoako Donostia hiriburuko jauregi bat da, Aiete auzoko Baenako Dukea pasealekuan. Nagusiki, 1983an GALek Lasa eta Zabala tolosar gazteak torturatuak izan ziren lekua izateagatik ezaguna da.

Gaur egun oraindik ere Baenako Dukearen pasealekutik jauregirako sarbidean zaintza garita bat ikusgai dago.

Eraikina

Euskal estiloko arkitektura du eta ia 12.000 metro koadroko lursailak ditu.

Historia

1862an eraiki zuen Jose Maria Arbulu ingeniari bergararrak: San Antonioko Algodoneraren jabearen iloba izaki, diruduna zen. 1877an ehungintzaren nagusia hil zen Martina Maiz alargunak erosi zion, bertan bizitzeko. 1891an hil eta oinordekorik ez izanik, Tovarreko Dukeak erosi zuen, 1892an. 1944an Tovarreko dukearen ondorengo baten eskuetan geratu zen baina hura, Marokon militarra izanda, ez zen bertaratzen. 1953an, hil zenean, jabegoa oinordekotza gisa Tanger hiriaren eskuetan geratu zen. Tangerrek Espainiako estatuari saldu zion 1957an.[1]

Diktadura frankistan, jauregia Franko diktadoreak Donostiara udaldia igarotzera bertaratzean harekin batera zetorren Barne Ministroaren bizileku zen, Franko Aieteko jauregian bizi zen bitartean. 1973an, Joan Karlos Espainiakoa eta Sofia Greziakoa printze-printzesen bisitaldi ofizialean haien egoitza izan zen. 1981ean Donostiara egindako gau bateko bisitaldian ere bertan lo egin zuten. Ordutik, Miramar jauregiko altzariak bertan daude. 1987tik Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako ordezkariordearen bizitokia da. [2]

1983an, Lasa eta Zabalaren bahiketa eta hilketa jazo zen garaian, Espainiako Barne Ministerioaren jabetzako eraikina izan zen. Ondoren, Gipuzkoako Espainiar Gobernadore Zibilaren egoitza izatera igaro zen[3]

Zinema

2014an Pablo Malok zuzendutako Lasa eta Zabala filmaren eszena batzuk jauregi horretan filmatu nahi izan ziren, baina Espainiako Gobernuaren Gipuzkoako azpiordezkaritzak ez zuen baimenik eman[4][5].

Ikus gainera

Erreferentziak

  1. Mikel Elkoreoberezibar Belokiren artikulua Hirutxulo Hitzan, 2266 zk., 2021/05/28.[1]
  2. 1981. La Cumbre, amueblada rápidamente para los reyes. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  3. Lasa y Zabala estuvieron secuestrados en un palacio del Ministerio del Interior en San Sebastián. 1995eko uztailaren 30a. Elpais.com (Gaztelaniaz)
  4. La Cumbre jauregian kamerarik ez. 2014ko urtarrilaren 25a. Sustatu.eus
  5. Pablo Malo no podrá rodar el film sobre Lasa y Zabala en el interior del Palacio de La Cumbre. 2014ko urtarrilaren 24a. Naiz.eus (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q31187835
  • Wd Datuak: Q31187835