Erle-argizari

Erle-argizaria

Erle-argizaria[1] erleei darien gai horixka eta urtzen erraza da, beren bizilekuko abaraskak egiteko erabiltzen dutena. Osagai nagusiak gantz-azidoen eta kate luzeko alkoholen esterrak dira.

Argizariz egindako ezti-abaraska.

Abaraska eraikitzeko erle gazteei sabelaldean xafla ñimiñoetan sortzen zaien gaia da. Gero xafla horiek ahoz bigundu eta eraikitzen dituzte gelaxka hexagonal ezagunak.[2]

Kosmetikogintzan krema, lozio, ukendu eta ezpainetako margoak egiteko erabiltzen da. Horrez gainera, kandelak eta sendagaiak egiteko eta zura, larrua irazgaitz bihurtzeko ere baliatzen da. Baimendutako elikagai-gehigarria da (E901).

Argizari-sitsa

Abaraska egin berritan zuri-horixka da, baina larben garapenerako erabili ahala iluntzen joaten dira, besteak beste larba eta ninfen azalez betetzen joaten baitira beren paretak. Modu horretako abaraskak elikagai onenak dira sitsentzat. Bi dira argizaria jaten duten sits-espezieak.[2]

Sits helduak nahikoa lasai ibiltzen dira erlauntz barnean erleen erasorik gabe. Sitsek, ordea, arrautzak egiten dituzte han-hemenka. Erladia indartsu den bitartean sitsen arrautzak ez dira garatzen, baina erladia ahultzen bada, sits-larbek abaraska guztia jaten dute. Abaraska eliminatzearekin batera eliminatzen dira gaixotasunez kutsatutako gelak; bestela esanda, sitsen erasoak balio du zerbaitengatik galdu diren erleen abaraskak suntsitzeko, profilaktikoa da.[2]

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012/11/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
  2. a b c Aizpurua, Martxel. (2020). «Erleekin solasean» www.buruxkak.eus (UEU) ISBN 978-84-8438-706-0. (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).

Ikus, gainera

  • Erlezaintza

Kanpo estekak

  • Erletxo, Erletxo nagusia hil da Martxel Aizpurua (UEU, 2023)
  • Erleekin solasean Martxel Aizpurua (UEU, 2020)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q143739
  • Commonscat Multimedia: Beewax / Q143739

  • Identifikadoreak
  • GND: 4006533-9
  • LCCN: sh85012857
  • NKC: ph165960
  • AAT: 300014588
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q143739
  • Commonscat Multimedia: Beewax / Q143739