Elur bola (objektua)

Australiako elur bola.
Eguberriko bolak.
Bideoa.

Elur bola esfera gardena da non, barruan, miniaturazko eszena bat ikus daiteke. Esfera barruan ura edo olio berezia dago eta likido horretan, bola mugitzen denean, "elurra" erortzen ikusten da. Gaur egun plastikozkoak ere egiten dira.

Historia

Lehenengo elur bola noiz egin zen ez dago oso garbi. XIX. mendearen hasieran Frantzian egin ziren batzuk. Urte batzuk lehenago kristalezko papergainekoak oso ezagunak egin ziren eta, agian, haren ondorengoak izan daitezke elur bolak. 1879 aurretik Europan baziren objektu hauen gutxienez bost konpainia ekoizle. 1878ko Parisko nazioarteko erakusketan elur bola batzuk erakutsi ziren, bestetik.[1] 1889an Parisko nazioareteko erakusketa oroitarazteko, barruan Eiffel dorrea zuen elur bola plazaratu zen; objektu hau oso ezaguna egin zen.

Ingalaterran Viktoriar Aroan asko zabaldu ziren. 1920. hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetan modan jarri ziren eta bildumagileen artean asko zabaldu ziren baita ere. Bola horietako asko Atlas Crystal Works konpainiak Amerikan eta Europan ekoiztu zituen. Estatu Batuetan lehenengo patentea Pittsburgheko José Garaja-ri eman zitzaion 1927an.

50. hamarkadan plastikozko bolak zabaldu ziren.

Gaur egun askok musika dute.

Eszenak

Barruko eszenak mota askotakoak izan daitezke:

  • Eguberrietako gaiak: Santa Klaus, jaiotzak...
  • Erlijio gaiak: santuak.
  • Genero-eszenak: herriko eszenak, geltokiak, kaleak, dendak.
  • Walt Disney enpresaren pertsonaiak.
  • Publizitatea.
  • Irudi eta monumentu turistikoak: Erromako Koliseoa, Eiffel dorrea, New Yorkeko etxe-orratzak.
  • Badira ere argazki bat sartzeko aukera eman dutenak.[2]

Elementuak

Hasieran elur bolak berunezko kristalarekin egiten ziren. Irudia molde beltzeko zeramikazko euskarri baten gainean jartzen ziren. Urez betetzen ziren eta, ondoren, zigilatzen ziren. Elurra simulatzeko hezur-puskak edo portzelana-puskak erabiltzen ziren; baita ere area edo hautsegurra. poliki-poliki kristala gero eta finago erabili zen, euskarriak arinagoak (Art Deco garaian bakelita asko erabili zen) eta elurra simulatzeko urre orri zatiak edo desegiten ez zen xaboi-eskamak. Gaur egun, segurtasuna dela eta, plastiko zati txikiak erabiltzen dira elurraren itxura emateko. Likidoa ere aldatzen joan zen. Ura errazago usteltzen zen eta olio arin bat hasi zen erabiltzen; olioak beste abantaila zuen zeren eta eta zatiak geldoago erortzen baitziren. Geroago likidoan ere glizerina edo glikol sartzen zen, hauek ere efektu bere eragitzen zuten.

Elur bola modernoenek LED argia eta musika kutxa daramate; batzutan ere, argindarra erabiliz, "elurra" berez mugitu dezakete.

Erreferentziak

  1. Rapport des commissaires des États-Unis, 3.liburuki, 266 or., Paris.
  2. https://www.photoweb.fr/deco-maison/boule-neige-personnalisee

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):Elur bolak.
  • (Frantsesez):Bruot lantegiaren webgunea.
  • (Frantsesez):Nola egin elur bola bat. Bideoa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q262046
  • Commonscat Multimedia: Snow globes / Q262046

  • Identifikadoreak
  • GND: 4116405-2
  • Wd Datuak: Q262046
  • Commonscat Multimedia: Snow globes / Q262046